Larreder-Pagomakurre-Arrabako landak
Arrabako landak (1066 m) IBILBIDEA: Hasiera eta amaiera: Larreder aparkalekua Ibilbidea: Joan eta etorri Luzera: 9,2 km Denbora: 2 ordu eta 30 minutu Zailtasuna: Erreza Ibilbide hau egiteko, Areatza (Bizkaia) herrira joko dugu. Bertara heltzeko; Bilbotik zein Gasteizetik, N-240 errepidetik kotxean helduko gara. Areatzara heltzean eliza ondoan, Astondoa Pirotekniara doan errepidetik joango gara eta handik zuzen-zuzen jarraituko dugu Pagomakurrera joateko bidea hartu arte. Areatzara kotxez heltzeko; Bilbotik 33 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 22 minutura eta Gasteizetik 42 minutura. Kotxearekin 15 minututan, Larreder aparkalekura helduko gara. Bertan kotxea aparkatu eta ibilbidearekin ekingo diogu. Larreder aparkalekua eta bertatik ikusten den paisai ederra. Aparkalekuan bertan gezi batzuk ikusiko ditugu. Eta guk, Pagomakurrerako bideari seinalatzen dion geziari jarraituko diogu. Larreder aparkalekuan dauden geziak. Ibilbidearekin hasiko gara. Larreder aparkalekutik ia 2 kilometrora,