Entradas

Mostrando entradas de abril, 2021

Andoin-Toberiako ur-jauziak-Legaireko landak-Menhir-ak-Andoin

Imagen
Toberiako ur-jauziak  IBILBIDEA: Hasiera eta amaiera: Andoin herria (Araba) Ibilbidea: Joan eta etorri Luzera: 8 km Denbora: 4 ordu (atsedenak eginda) Zailtasuna: Erreza Ibilbide hau egiteko; Andoain herrira joan behar gara, Agurain ondotik pasatu (A-1) autobiatik eta kilometro batzutara eskumatara, Andoin herrira joateko seinalea ikusiko duzue.  Bertara kotxez heltzeko; Bilbotik 1 ordu eta 3 minutura (Altubetik), Donostiatik 1 ordura eta Gasteizetik 31 minutura daukagu. Andoin herrira heltzean, plazan bertan kotxea utziko dugu eta ibilbideari ekingo diogu. Plazan ibilbidea hasteko gezi informatiboak ikusiko ditugu. Bertan ibilbidea hasiko dugu eta lehenengo kilometroa, harrizko eta lupetzezko bidea izango da, lehenengo bidegurutzera heldu baino lehen. Basoan bete-betean sartuko gara, naturaz gozatuz. Bidegurutzera heltzean; eskumatara Legairera joateko bidea izango dugu eta ezkerretara Toberiako ur-jauzietara joat