Krutzetako portua-Orixol (1132 m)-Santikurutz ermita-Santikurutz (1109 m)
Orixol (1132 m) eta atzean Anboto (1331 m) IBILBIDEA: Hasiera eta amaiera: Krutzetako portua Ibilbidea: Joan eta etorri Luzera: 7,90 km Desnibela: 780 m Denbora: 4 ordu eta 30 minutu Zailtasuna: Moderatua Ibilbide hau egiteko, Krutzetako portura heldu behar gara. Otxandiotik igongo dugu portua (A-3941) errepidea eta portuko goikaldera heldu baino lehenago, eskumatara kotxea uzteko lekua izango dugu eta handik ibilbideari ekingo diogu. Hasteko errepidea pasatuko dugu eta aurrerago ezkerretarantz, Orixol mendira joateko bidea hartuko dugu. Lehenengo 200 metroak eginda, kurba egin eta bide berdinarekin jarraituko dugu. Bidearekin jarraituko dugu eta aurrerago, ezkerretarantz txabola bat ikusiko dugu. Guk bide berdinarekin jarraituko dugu eta 100 metrotara, eskumatara dagoen lupetsezko eta harrizko bidea hartuko dugu. Otxandio eta Gorbeia (1482 m) urrunean Bidearekin jarraituko dugu, bertan itzelezko ikuspegiak izango ditugu eta 800 metrotan landa batera helduko gara. Bertatik, Sant