Uraren bidea (Bergantzu)
Inglares ur jauzia
IBILBIDEA:
Hasiera eta amaiera: Bergantzu
Ibilbidea: Zirkularra
Luzera: 8,5 km
Desnibela: 300 m
Denbora: 2 ordu eta 30 minutu
Zailtasuna: Erreza
Ibilbide hau egiteko, Bergantzura joan behar gara. Lehenik eta behin, Gasteizera heldu eta Miranda de Ebrora joateko norabidea hartuko dugu. Miranda de Ebro alde batera utzi eta Zambrana herrira joko dugu eta A-3126 errepidea hartuko dugu Bergantzu herrira joateko.
Herriak bi aparkaleku ditu. Herrira heldu baino lehenago, aparkaleku handi bat ikusiko dugu eta bestea, herrian bertan baina hori oso txikia denez, hobeto izango da aparkaleku handian uztea.
Bergantzura joateko, kotxea erabiliko dugu. Bilbotik 1 ordu eta 2 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 35 minutura eta Gasteizetik 40 minutura izango dugu.
Bidean zehar dauden ur jauziak
Ibilbidea herrian bertan hasiko dugu eta Inglares ibaiaren ondotik joango gara denbora guztian, ur jauzi handira heldu arte. Bidean aldapa txiki batzuk eta gerizpe asko daudenez, oso ondo dago umeekin egiteko eta ondo markatuta dago. Bidean zehar, bainatzeko leku batzuk daude freskatzeko, nahiz eta ibaiaren ura hotz egon.
Ur putzua eta ur jauzia
Inglareseko ur jauzira heldu baino lehenago, bidean dauden beste ur jauzi txiki batzuk ikusiko ditugu non ura indarrez jaisten den eta urak kolore turkes-berdea daukan. Merezi du argazki edo bideo itzelak ateratzea.
Egurrezko zubia eta Inglaren ibaia
4 kilometro ibili eta gero, A-3126 errepidea alde batetik bestera pasatuko dugu eta gari landa baten ondotik pasatuko gara. Metro gutxitan, Inglares ur jauzi handira iritsiko gara.
Gari landa
Inglares ur jauzia
Ur jauzia ikusi eta gero, bidea jarraituko dugu eta aldapa handi bat igongo dugu mendiaren goitik doan ur kanalera heltzeko. Kanalera heltzean, bidearekin zuzen-zuzen jarraituko dugu ur kanala segituz.
Bidetik ikusten den ikuspegia
4 kilometro eginda eta gero eskumatara, beste bide bat ikusiko dugu eta hori hartuko dugu Bergantzu herrira jeisteko.
Bergantzu herria
Ia 500 metroko jeitsiera izango da eta herrira iritsiko gara non errepidea pasatuko dugun eta herriko aparkaleku txikira helduko gara.
Comentarios
Publicar un comentario