Indusi-Garaio (576 m)-Abaroko Tunela-Baltzolako Kobak
Garaio (576 m)
IBILBIDEA:
Hasiera eta amaiera: Indusi auzoa
Ibilbidea: Zirkularra
Luzera: 5,40 km
Desnibela: 360 m
Denbora: 3 ordu eta 20 minutu
Zailtasuna: Erreza
Indusi auzora (Dima) heltzeko, kotxez joango gara; Bilbotik 35 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 20 minutura eta Gasteizetik 40 minutura. Kotxea, Indusi auzoan dagoen aparkalekuan utziko dugu eta bideari ekingo diogu.
Ibilbideen mapa
Ibilbidea, asfaltoko errepidearekin hasiko dugu eta horrela izango da lehen tramua. 300 metro eginda ditugunean, bidea harrizkoa eta lupetzezkoa izango da.
Lehenengo 500 metroak eginda eta gero, Jentilzubi arku naturala ikusiko dugu. Legendak esaten du, arku hau jentilek egin zutela, alde batetik bestera pasatzeko.
Ibilbidearekin jarraitzen dugu eta lehenengo seinaleztapenera heltzen gara.
Garaio mendira joateko, Baltzola auzora doan bidearekin jarraituko dugu. Ibilbide osoa ondo seinalizatuta dago eta ez dago galtzeko arrisku handirik.
600 metro barru beste seinaleztapen batera helduko gara eta hor markatuko digu Garaio mendira joateko bidea.
Mendira igotzeko bidean harri soleak daudenez, kontuz ibili behar da eta errez igotzen da.
Harri solteak dauden tartea
Gailurrera igotzeko azken zatia
Garaio (576 m) buzoia
Garaio menditik Baltzolako auzora bajatzeko, beste bide batetik joango gara. Igoera egin dugun lekutik harri solteak egon direnez, beste bide hau errezagoa da piñudi batetik doalako eta irristatzeko aukera gutxi ditugulako. Bide honek, errepide batera eramango gaitu eta bertan, beste seinaleztapen bat aurkituko dugu.
Bide honek, Baltzola auzora eramango gaitu.
San Lorenzo ermita, Baltzola auzoa
Garaio mendia, Baltzola auzotik
Bidearekin jarraituko dugu eta 2 kilometro pasata, Abaroko tunelera iritsiko gara. Oso erreza da tunel oso pasatzeko nahiz eta Indusi ibaia bertatik pasatu.
Abaroko tunela
Tunelaren barrualdea eta Indusi ibaia
Tunela pasatu eta gertu izango ditugu Baltzolako kobak. Hauek oso famatuak dira, jendeak bertan eskalatzen duelako.
Baltzolako koba
Baltzolako kobak ikusi ditugunean, bertatik irten eta lehen igon dugun bidea hartuko dugu, Indusi auzora joateko. Aparkalekura iritsi eta ibilbidea amaitutzat emango dugu.
Egin dezuten guztioi, berriz ere errepikatzea gomendatzen dizuet; oso polita eta istorio mitologiko ederra daukalako.
Comentarios
Publicar un comentario