Larraitz-Txindoki

 

Txindoki (1346 m).

 

IBILBIDEA:

Hasiera eta amaiera: Larraitzeko aparkalekua

Luzera: 9,3 km

Desnibela: 900 m

Denbora: 4 ordu eta 30 minutu

Zailtasuna: Erreza

 

Larraitzera joateko, kotxean joango gara; Bilbotik 1 ordu eta 43 minutura, Donostiatik 44 minutura eta Gasteizetik 1 ordu eta 5 minutura daukagu. Larraitzen kotxea utziko dugu eta Txindokira igotzeko ekingo diogu.

 

Goierri aldeko baserrien paisaia.

Ibilbidea oso ondo markatuta dago eta erreza da igotzeko. Makila eramatea ondo legoke, bide osoa harrizkoa delako. Lehenengo 3km-ak eginda eta gero, iturri bat topatuko dugu ezkerretara; Oria Iturria (860m). Jarraituko dugu bidearekin eta kilometro batera, bidekurutze bat topatuko dugu. Tximista deituriko bidea, bertikalki Txindokira igotzen duena edo bide berdinarekin jarraitzea.



Bidearekin jarraituko dugu eta 2 km-ra azkenengo igoerari ekingo diogu. Igoeran harri solteak daudenez, kontuz ibili behar da baina 30-45 minututan gailurrera iritsiko zara.

Txindokiko gailurretik, itsasoa.

Txindokiko gailurretik, Pirinioak urrunean.
                                                                                          

 
Aralarreko Parke Naturala.



Comentarios

Entradas populares de este blog

ABENDUKO PORTADA

Urkiola-Urkiolamendi (1009 m)-Pol pol iturria

Saldrapo-Otzarretako Pagadia-Atxuri (936 m)-Saldrapo