Muruako Kanterak-Gorbeia (1482 m)

 Gorbeieko Kurutzea (1482 m)


IBILBIDEA:

Hasiera eta amaiera: Muruako kanterak

Ibilbidea: Zirkularra

Luzera:12 km

Desnibela: 780 m

Denbora: 6 ordu

Zailtasuna: Erreza

 

 Muruara (Araba) joateko, kotxez joango gara. Bilbotik 44 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 10 minutura eta Gasteizetik 21 minutura. Kotxea, Muruako kanteratan utziko dugu; (Murua herritik, 3 km-ra dago aparkalekua). Botak jarri, eguzkitako krema eman, makila hartu eta mendira!

Hasteko, ezkerreko bidea hartuko dugu. Ondo markatuta dagoena da, goiz egiteko bidea da, ia eguzkiak ematen duelako bide guztian eta desnibel handia dagoelako. 4 km ibilita, eskumako bidearekin batuko gara, (Eskumako bideak, Mairulegorretako kobazulora eramaten zaitu) eta gezi bat ikusiko dugu non Gorbeieko kurutzera 1 km faltatuko den.


Buelta emateko, berriz ere leku berdinetik bajatuko gara, 1 km eginez eta gezian eskumatara joko dugu. Eskumako bidetik, keispe handiagoa dago, pagadietatik goazelako. 5km dira eta bajatzeko ondo dago. Bertan, Mairulegorretako koba ezagutzeko aukera dago eta oso gomendagarria da. Kobatatik 2´5 km-ra aparkalekura iritsiko gara.

 

Eskumako bidea. Urrunean, Gorbeieko Kurutzea.

Urrunean, Amboto (1331 m)


 


 


Comentarios

Entradas populares de este blog

ABENDUKO PORTADA

Urkiola-Urkiolamendi (1009 m)-Pol pol iturria

Saldrapo-Otzarretako Pagadia-Atxuri (936 m)-Saldrapo