Unanu-Beriain (1494 m)-San Donato ermita (1489 m)



 

San Donato ermita (1489 m)


IBILBIDEA:

Hasiera eta amaiera: Unanu herria

Ibilbidea: Joan eta etorri

Luzera: 10 km

Desnibela: 800 m

Denbora: 4 ordu eta 20 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Oharrak: Mendiko botak eta makila eraman, bidean harri solteak daudelako.

 

Gaurko ibilbidea Unanu herrian hasiko dugu, herrian bertan kotxea utziko dugu eta bideari ekingo diogu. Kotxez Unanura; Bilbotik 1 ordu eta 17 minutura, Donostiatik 1 ordura eta Gasteizetik 45 minutura daukagu.

Unanu herria

Ibilbidea herrian bertan hasiko dugu, bidea harrizkoa izango da eta 2 kilometrora desbideratze bat izango dugu ezkerretara eta hortik pagadi batetik pasatuko gara. Bidean harri solteak daudenez, kontuz ibili behar da.

Pagadia


 

Andimendi mendilerroa

 

Azken igoera, kontuz ibili behar da harri solteak daudelako

 


 Aldapa gogorra igon eta gero, landa zelai batera helduko gara non alde batetik bestera ibili ahal den. San Donato ermitara eta Beriain-era joateko, eskumatara joko dugu zuzen-zuzen.

 

Behorrak gailurrerako bidean

 Landa zelai handitik ibili ondoren, San Donato ermitara helduko gara.

 Bertan, 360ºC-ko bistak izango ditugu, egun horretan zerua urdin-urdin zegoenez, paisai guztia ikusten zen.

San Donato ermita (1489 m)

 

Beriain gailurreko buzoia (1494 m)

 




Beriain menditik ikusten den paisaia 

Ibilbide hau ederra eta zoragarria da, batenbatekin bazoaz ere eta umeekin ere oso ondo dago egiteko. Gailurrean; paisaiaz gozatu, argazki asko atera eta egongo den lasaitasunaz gozatu.




 







Comentarios

Entradas populares de este blog

ABENDUKO PORTADA

Urkiola-Urkiolamendi (1009 m)-Pol pol iturria

Saldrapo-Otzarretako Pagadia-Atxuri (936 m)-Saldrapo