Saldrapo-Uguzpeko ur jauzia
Uguzpeko ur jauzia
IBILBIDEA:
Hasiera eta amaiera: Saldrapoko aparkalekua
Ibilbidea: Joan eta etorri
Luzera: 2,54 km
Denbora: 30 minutu
Zailtasuna: Erreza
Ibilbide hau egiteko, Saldrapora joan behar gara. Barazarreko portua igon eta portuko goikaldean gaudenean, bertan kartela ikusiko dugu (Barazar 606 m) eta hortik, eskumatara joko dugu. Errepide berdinetik zuzen-zuzen joaten, Saldrapoko aparkalekura helduko gara.
Kotxez Saldrapora heltzeko; Bilbotik 48 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 22 minutura eta Gasteizetik 35 minutura.
Saldrapoko aparkalekua
Bertan kotxea utziko dugu eta bideari ekingo diogu. Eskumatarantz joko dugu eta bidegurutze bat ikusiko dugu, hotan ekumako bidea hartuko dugu eta zuzen-zuzen jarraituko dugu.
Bidegurutzea
Eskumako bidea, Uguzpeko ur jauzira joateko
Bidea hartu eta 1 kilometro egingo ditugu zuzen-zuzen. Hauek egitean bidearen ezkerretarantz, bidezidor bat ikusiko dugu eta hau izango da ur jauzira heltzeko bide bakarra.
Ur jauzira joateko bidezidorra
Bidezidorra hartu eta 15 minututan ur jauzian egongo gara. Bidean zehar kontuz ibili behar da irristatzen duten harriak daudelako eta euria egin duen egun batean bazoazte, lupetz pila bat topatuko duzue eta bidea, erreka txiki bat sortuko da.
Ur jauzira joateko bidea
Azkenengo argazkian ikusten duzuen bezala pagadi batera helduko gara eta gure eskumatara, harri pilo bat ikusiko dugu. Handik, eskumatara bidea hartuko dugu eta 2 minututan ur jauzira helduko gara.
Comentarios
Publicar un comentario