Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2020

Saldrapo-Uguzpeko ur jauzia

Imagen
  Uguzpeko ur jauzia IBILBIDEA: Hasiera eta amaiera: Saldrapoko aparkalekua Ibilbidea: Joan eta etorri Luzera: 2,54 km Denbora: 30 minutu Zailtasuna: Erreza Ibilbide hau egiteko, Saldrapora joan behar gara. Barazarreko portua igon eta portuko goikaldean gaudenean, bertan kartela ikusiko dugu (Barazar 606 m) eta hortik, eskumatara joko dugu. Errepide berdinetik zuzen-zuzen joaten, Saldrapoko aparkalekura helduko gara. Kotxez Saldrapora heltzeko; Bilbotik 48 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 22 minutura eta Gasteizetik 35 minutura.  Saldrapoko aparkalekua Bertan kotxea utziko dugu eta bideari ekingo diogu. Eskumatarantz joko dugu eta bidegurutze bat ikusiko dugu, hotan ekumako bidea hartuko dugu eta zuzen-zuzen jarraituko dugu.   Bidegurutzea Eskumako bidea, Uguzpeko ur jauzira joateko Bidea hartu eta 1 kilometro egingo ditugu zuzen-zuzen. Hauek egitean bidearen ezkerretarantz, bidezidor bat ikusiko dugu eta hau izango da ur jauzira heltzeko bide bakarra. Ur jauzira joateko bidezidorra