Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2020

Larreder-Pagomakurre-Arrabako landak

Imagen
  Arrabako landak (1066 m) IBILBIDEA: Hasiera eta amaiera: Larreder aparkalekua Ibilbidea: Joan eta etorri Luzera: 9,2 km Denbora: 2 ordu eta 30 minutu Zailtasuna: Erreza Ibilbide hau egiteko, Areatza (Bizkaia) herrira joko dugu. Bertara heltzeko; Bilbotik zein Gasteizetik, N-240 errepidetik kotxean helduko gara. Areatzara heltzean eliza ondoan, Astondoa Pirotekniara doan errepidetik joango gara eta handik zuzen-zuzen jarraituko dugu Pagomakurrera joateko bidea hartu arte. Areatzara kotxez heltzeko; Bilbotik 33 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 22 minutura eta Gasteizetik 42 minutura. Kotxearekin 15 minututan, Larreder aparkalekura helduko gara. Bertan kotxea aparkatu eta ibilbidearekin ekingo diogu. Larreder aparkalekua eta bertatik ikusten den paisai ederra. Aparkalekuan bertan gezi batzuk ikusiko ditugu. Eta guk, Pagomakurrerako bideari seinalatzen dion geziari jarraituko diogu. Larreder aparkalekuan dauden geziak. Ibilbidearekin hasiko gara. Larreder aparkalekutik ia 2 kilometrora,

Ubide-Arimekorta

Imagen
  Paisai txuri-txuria   IBILBIDEA:   Hasiera eta amaiera: Ubide Ibilbidea: Joan eta etorri Luzera: 16 kilometro Denbora: 4 ordu Zailtasuna: Erreza Ibilbide hau egiteko, Ubide herrira joan behar gara. Herri hau, Bizkaia eta Araba probintzien arteko mugan kokatzen dugu. Ubidera heltzeko; Bizkaia aldetik, Barazarreko mendatea (606 metro) igo beharko dugu eta Araba aldetik bagoaz, Legutio herritik joan beharko gara. Kotxez Ubidera heltzeko; Bilbotik 42 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 14 minutura eta Gasteizetik 25 minutura daukagu.   Ubide Herrian bertan kotxea utziko dugu eta ibilbideari ekingo diogu. Bidea hasten den lekuan, gezi batzuk ikusiko ditugu non leku desberdinetara joan daitekeen; Orozko, Barazar.. Guk Arimekorta eta Gorbeiagane jartzen duen geziari jarraituko diogu. Ibilbideari ekingo diogu. Bidea, oso erreza da ia denbora guztian zuzen-zuzen zoan, azkenengo zatia izan ezik aldapa dagoela baina erraz igotzen da. 2 kilometro egindakoan, aparkaleku batera helduko gara. Eztakit