Urkiola-Urkiolamendi (1009 m)-Pol pol iturria
Anboto (1331 m), Urkiolamenditik IBILBIDEA: Hasiera eta amaiera: Urkiolako santutegia Ibilbidea: Joan Luzera: 3 km gutxi gora behera Denbora: 1 ordu eta 30 minutu (atsedenak eginda) Zailtasuna: Erreza Ibilbide hau egiteko; bai Durangotik, bai Otxandiotik joan gintezke (BI-623). Bertara kotxez heltzeko; Bilbotik 52 minutura, Gasteizetik 33 minutura eta Donostiatik 1 ordu eta 24 minutura daukagu. Urkiolako aparkalekura helduko gara, bertan kotxea utzi eta ibilbideari ekingo diogu. Anbotora joateko bidea hartu eta Urkiolako Santutegia atzean utziko dugu. Urkiolamendira joateko, Urkiolako Santutegiaren atzean dauden aparkalekuetatik azkenengoan, hezien artean dagoen sarbide batetik pasatuko gara eta Urkiolamendira joateko zuzen-zuzen jarraituko dugu. 2 kilometroko igoera izango da Urkiolamendira heltzeko. Urkiolamendira igotzen. Argazkiaren erdialdean, Anboto (1331 m). Urkiolamendira heldu baino lehenago ateratako argazkiak. Giro zoragarria eta eguzkitsua, udazkeneko paisaia eta go