Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2020

Krutzetako portua-Orixol (1132 m)-Santikurutz ermita-Santikurutz (1109 m)

Imagen
  Orixol (1132 m) eta atzean Anboto (1331 m) IBILBIDEA:    Hasiera eta amaiera: Krutzetako portua Ibilbidea: Joan eta etorri Luzera: 7,90 km Desnibela: 780 m Denbora: 4 ordu eta 30 minutu Zailtasuna: Moderatua   Ibilbide hau egiteko, Krutzetako portura heldu behar gara. Otxandiotik igongo dugu portua (A-3941) errepidea eta portuko goikaldera heldu baino lehenago, eskumatara kotxea uzteko lekua izango dugu eta handik ibilbideari ekingo diogu. Hasteko errepidea pasatuko dugu eta aurrerago ezkerretarantz, Orixol mendira joateko bidea hartuko dugu. Lehenengo 200 metroak eginda, kurba egin eta bide berdinarekin jarraituko dugu. Bidearekin jarraituko dugu eta aurrerago, ezkerretarantz txabola bat ikusiko dugu. Guk bide berdinarekin jarraituko dugu eta 100 metrotara, eskumatara dagoen lupetsezko eta harrizko bidea hartuko dugu. Otxandio eta Gorbeia (1482 m) urrunean Bidearekin jarraituko dugu, bertan itzelezko ikuspegiak izango ditugu eta 800 metrotan landa batera helduko gara. Bertatik, Sant

Pagomakurre-Arrabako landak-Egiriñao-Gorbeieko Kurutzea (1482 m)-Aldamin (1362 m)- Arrabako aterpea

Imagen
  Egunsentia Arrabatik  IBILBIDEA: Hasiera eta amaiera: Pagomakurre Ibilbidea: Joan eta etorri Luzera: 7,05 km Desnibela: 705 m Denbora: 4 ordu eta 15 minutu Zailtasuna: Erreza Ibilbidea hau egiteko, Areatzara (Bizkaia) kotxez joan behar gara eta handik, Pagomakurrera joko dugu. Kotxez Pagomakurrera heltzeko; Bilbotik 48 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 32 minutura eta Gasteizetik 1 ordura. Pagomakurreko aparkalekuan utziko dugu kotxea (hobe da goizetik joatea) eta ibilbideari handik hasiera emango diogu. Bidea harrizkoa izango da eta bide berdinarekin jarratuko dugu Arrabara heldu arte.  Bidean, itzelezko ikuspegia izango dugu non argazkiak eta bideoak aterako ditugu.   Egunsentia, aurrez-aurre Anboto (1331 m) eta behe-lainoa Araba aldean 2,5 kilometro eginda ditugunean, Arrabako landetara helduko gara. Heltzean, ezkerretara egingo dugu eta Arrabako aterpera joateko bidea hartuko dugu. Handik 1 kilometrora, bidegurutze batekin topatuko gara eta zuzen jarraituko dugu Egiriñaora joateko

Uraren bidea (Bergantzu)

Imagen
Inglares ur jauzia IBILBIDEA: Hasiera eta amaiera: Bergantzu Ibilbidea: Zirkularra Luzera: 8,5 km Desnibela: 300 m Denbora: 2 ordu eta 30 minutu Zailtasuna: Erreza   Ibilbide hau egiteko, Bergantzura joan behar gara. Lehenik eta behin, Gasteizera heldu eta Miranda de Ebrora joateko norabidea hartuko dugu. Miranda de Ebro alde batera utzi eta Zambrana herrira joko dugu eta A-3126 errepidea hartuko dugu Bergantzu herrira joateko. Herriak bi aparkaleku ditu. Herrira heldu baino lehenago, aparkaleku handi bat ikusiko dugu eta bestea, herrian bertan baina hori oso txikia denez, hobeto izango da aparkaleku handian uztea. Bergantzura joateko, kotxea erabiliko dugu. Bilbotik 1 ordu eta 2 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 35 minutura eta Gasteizetik 40 minutura izango dugu. Bidean zehar dauden ur jauziak Ibilbidea herrian bertan hasiko dugu eta Inglares ibaiaren ondotik joango gara denbora guztian, ur jauzi handira heldu arte. Bidean aldapa txiki batzuk eta gerizpe asko daudenez, oso ondo dago u

Saldrapo-Otzarretako Pagadia-Atxuri (936 m)-Saldrapo

Imagen
  Otzarretako Pagadia IBILBIDEA: Hasiera eta amaiera: Saldrapo Ibilbidea: Joan eta etorri Luzera: 10,5 km Desnibela: 380 m Denbora: 2 ordu eta 45 minutu Zailtasuna: Erreza  Ibilbide hau egiteko, Saldrapora joan behar gara. Barazarreko portua igon eta portuko goikaldean gaudenean, bertan kartela ikusiko dugu (Barazar 606 m) eta hortik, eskumatara joko dugu. Errepide berdinetik zuzen-zuzen joaten, Saldrapoko aparkalekura helduko gara. Kotxez Saldrapora heltzeko; Bilbotik 48 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 22 minutura eta Gasteizetik 35 minutura.   Saldrapoko landak Ibilbidea, Saldrapoko aparkalekuan hasiko dugu, bi bide ditugunez; ezkerrekoarekin hartuko dugu gero  eskumakotik bueltatuko garelako. Bide hori hartuz 1,5 kilometrora, desbideratze bat izango dugu eta guk bidearekin zuzen jarraituko dugu. Bide horrek, txabola batera eramango gaitu baina txabolako ate ondoan, heziekin landara eramateko egurrezko paso bat izango dugu eta landatik jarraitiko dugu.   Bidea jarraitu behar dugun l