Krutzetako portua-Orixol (1132 m)-Santikurutz ermita-Santikurutz (1109 m)
Orixol (1132 m) eta atzean Anboto (1331 m)
IBILBIDEA:
Hasiera eta amaiera: Krutzetako portua
Ibilbidea: Joan eta etorri
Luzera: 7,90 km
Desnibela: 780 m
Denbora: 4 ordu eta 30 minutu
Zailtasuna: Moderatua
Ibilbide hau egiteko, Krutzetako portura heldu behar gara. Otxandiotik igongo dugu portua (A-3941) errepidea eta portuko goikaldera heldu baino lehenago, eskumatara kotxea uzteko lekua izango dugu eta handik ibilbideari ekingo diogu.
Hasteko errepidea pasatuko dugu eta aurrerago ezkerretarantz, Orixol mendira joateko bidea hartuko dugu. Lehenengo 200 metroak eginda, kurba egin eta bide berdinarekin jarraituko dugu. Bidearekin jarraituko dugu eta aurrerago, ezkerretarantz txabola bat ikusiko dugu. Guk bide berdinarekin jarraituko dugu eta 100 metrotara, eskumatara dagoen lupetsezko eta harrizko bidea hartuko dugu.
Otxandio eta Gorbeia (1482 m) urrunean
Bidearekin jarraituko dugu, bertan itzelezko ikuspegiak izango ditugu eta 800 metrotan landa batera helduko gara. Bertatik, Santikurutz ermita ikusiko dugu pagadi artean.
Behorrak landan
Ermitara joateko bidea hartuko dugu eta pagadian sartuko gara. Bertan, harrien gainetik eta pagadien ondotik ibili beharko gara. Metro gutxitan Santikurutz ermita, urbil ikusiko dugu.
Santikurutz ermita
Ermitara heltzean, bertan atsedena hartuko dugu eta zerbait jango dugu. Handik, Aramaio inguruko itzelezko ikuspegia izango dugu.
Aramaio inguruko baserriak
Ermita utzti eta bidearekin jarraituko dugu. Orixol mendira joateko, pagadien artetik pasatu behar gara. Kontuz ibili behar da ez galtzeko, bidean zehar hostoak egonda eta despistatu ahal garelako.
Pagoa bere goroldiarekin
Kilometro batera, Orixol mendiaren gailurrera iritsiko gara. Bertan, kontu handiz ibiliko gara harriak daudelako.
Orixol (1132 m) eta buzoia
Orixol gailurretik ikusten den ikuspegia
Santikurutz mendira joateko, Orixol atzean utzi eta berriz ermitara joateko bidea hartuko dugu. Ermitara heldu baino lehen, ezkerretara dagoen markatutako bidea hartuko dugu eta hortik, Santikurutz mendi gailurrera eramango gaitu. Bertara heltzeko, harrietatik pasatu behar gara eta kontuz ibiliko gara ez irristatzeko.
Santikurutz (1109 m)
Gaurko ibilbidea amaitu dugu, oso gomendagarria familian egiteko. Ikuspegia zoragarriaz gozatzeko eta naturarekin konektatzeko.
Comentarios
Publicar un comentario