Urkiola-Urkiolamendi (1009 m)-Pol pol iturria

 

Anboto (1331 m), Urkiolamenditik 


IBILBIDEA:

Hasiera eta amaiera: Urkiolako santutegia

Ibilbidea: Joan 

Luzera: 3 km gutxi gora behera

Denbora: 1 ordu eta 30 minutu (atsedenak eginda)

Zailtasuna: Erreza


Ibilbide hau egiteko; bai Durangotik, bai Otxandiotik joan gintezke (BI-623). Bertara kotxez heltzeko; Bilbotik 52 minutura, Gasteizetik 33 minutura eta Donostiatik 1 ordu eta 24 minutura daukagu.

Urkiolako aparkalekura helduko gara, bertan kotxea utzi eta ibilbideari ekingo diogu. Anbotora joateko bidea hartu eta Urkiolako Santutegia atzean utziko dugu. 

Urkiolamendira joateko, Urkiolako Santutegiaren atzean dauden aparkalekuetatik azkenengoan, hezien artean dagoen sarbide batetik pasatuko gara eta Urkiolamendira joateko zuzen-zuzen jarraituko dugu. 

2 kilometroko igoera izango da Urkiolamendira heltzeko. 



Urkiolamendira igotzen. Argazkiaren erdialdean, Anboto (1331 m).



Urkiolamendira heldu baino lehenago ateratako argazkiak. 


Giro zoragarria eta eguzkitsua, udazkeneko paisaia eta gorostioak bete-beterik.

 Azken kilometroan, 360º-ko paronamika ikusi dezakezue, Araba eta Bizkaia aldeko mendi paisaiak.




Urrunean, Gorbeia (1482 m) eta Lekanda (1309 m)


Urkiolamendira heltzeko azken metroak.

Mendi gailurrera heltzean, bertatik mendi paisai itzelak ikusi, naturaz gozatu, argazki ederrak atera eta atseden bat hartuko dugu, giro eguzkitsuaz gozatuz. 
Urkiolamendin egonda gero, bidearekin jarraituko dugu eta Pol pol iturra joango gara. 



Argazkian ikusten duzuen bezala, mendian behera egingo dugu 10-15 minututan, Pol-pol iturrira helduko gara.





 Anbotora edo Urkiolako Santutegira joateko bidea hartu baino lehenago, Urkiolamenditik gatozenez hesien artean dagoen sarbidetik pasatuko gara bidera heltzeko.






Pol pol iturria

Espero dut asko gustatzea ibilbide hau, asko merezi duelako.
Ibilbide hau familian joateko oso aproposa da, mendira joateko hobe da eguraldi ona egiten duenean joatea. 

Eguna aprobetxatzen bazoazte, Urkiolamendi eta Anboto egunean bertan egiteko denbora ematen du eta ibilbidearen amaieran, Urkiolako Santutegia bisitatu.

Ibilbide honekin disfrutatu eta mendiaz gozatu!










 



Comentarios

Entradas populares de este blog

ABENDUKO PORTADA

Urriako pordada