Pagomakurre-Arrabako landak-Egiriñao-Gorbeieko Kurutzea (1482 m)-Aldamin (1362 m)- Arrabako aterpea

 

Egunsentia Arrabatik 


IBILBIDEA:

Hasiera eta amaiera: Pagomakurre

Ibilbidea: Joan eta etorri

Luzera: 7,05 km

Desnibela: 705 m

Denbora: 4 ordu eta 15 minutu

Zailtasuna: Erreza


Ibilbidea hau egiteko, Areatzara (Bizkaia) kotxez joan behar gara eta handik, Pagomakurrera joko dugu. Kotxez Pagomakurrera heltzeko; Bilbotik 48 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 32 minutura eta Gasteizetik 1 ordura.

Pagomakurreko aparkalekuan utziko dugu kotxea (hobe da goizetik joatea) eta ibilbideari handik hasiera emango diogu. Bidea harrizkoa izango da eta bide berdinarekin jarratuko dugu Arrabara heldu arte. 

Bidean, itzelezko ikuspegia izango dugu non argazkiak eta bideoak aterako ditugu.

 


Egunsentia, aurrez-aurre Anboto (1331 m) eta behe-lainoa Araba aldean


2,5 kilometro eginda ditugunean, Arrabako landetara helduko gara. Heltzean, ezkerretara egingo dugu eta Arrabako aterpera joateko bidea hartuko dugu. Handik 1 kilometrora, bidegurutze batekin topatuko gara eta zuzen jarraituko dugu Egiriñaora joateko. Eskumatera, Arrabako aterpea utziko dugu.

 

Arrabako landak eta aurrez-aurre Lekanda (1309 m)

 

Egiriñaora heldu baino lehenago, harrizko pasu batetik pasatu behar dugu. Orain dela gutxi bide berri bat egin zuten pasoaren zati bat pasatzeko. Kontuz ibili behar da pasoan, irrista egiten duten harriak daudelako.

Paso hori pasatu eta gero, bedarrezko bidearekin jarraituko dugu Egiriñaora heldu arte.

 

 

Egiriñaora heltzean, pagadi batzuen ondotik pasatuko gara. Ezkerretara, Edurretako Ama ermita utziko dugu eta eskumatara, beste aterpe bat. Kurutzera joateko zuzen jarraituko dugu eta 200 metrotara gure eskumatara, Lekuotz iturri izango dugu.

Iturria atzean utzita, aldapa igotzen hasiko gara. Harrizkoa izango da aldapa eta harri solteak ere egon ahal dira. Kontuz ibili behar da lehenengo igoera horretan. 

 

 

Igoera guztia igonda, plubiometro bat ikusiko dugu (euri-neurgailua) eta eskumatara joko dugu. Kurutzera heltzeko azken txanpan sartuko gara eta gutxinaka-gutxinaka aldapa igongo dugu. 

Kurutzera heldu baino lehenago, igoeran iturri bat izango dugu. Eta handik metro batzuetara, Bizkaiko mendirik altuenera helduko gara; Gorbeiara.

 

Gorbeieko Kurutzetik (1482 m), Aldamineko gailurra 

 



Egun honetan, Araba aldea guztiz hodeituta zegoen


Gorbeieko Kurutzean zerbait janda eta atsedena hartu eta gero, berriro aldapa jaitsiko dugu eta plubiometroa ondoan utziko dugu eta Egiriñaora jaisteko ezkerretara joan behar denez, Aldaminera joateko zuzen joango gara harrietatik. Bertan, bidea egongo da markatuta eta 5 minututan, gailurrera iritsiko gara.

 

Aldamin (1362 m)

 

Gorbeieko Kurutzera heltzeko azken igoera, Aldaminetik





Aldaminetik ikusten den ikuspegia


Aldamin gailurretik jaisteko, igon dugun harrien arteko bidetik jaitsiko gara eta Egiriñaora joateko, lehen igon dugun bidetik jaistiko gara. Egiriñaotik, Arrabara joateko pasoa pasatuko dugu.

Zerbait edan edo jan nahi badozue, Arrabako aterpea izango dugue horretarako. Bertan taberna dagoenez, han atsedena hartzeko aukera izango dugue.

 

Hemen amaitzen da gaurko ibilbidea; erreza, ederra eta oso gomendagarria da leku hauek ezagutzen ez dituen jendearentzat eta leku guztietan, Mendiaz Gozatu!!!









 


Comentarios

Entradas populares de este blog

ABENDUKO PORTADA

Urriako pordada

Urkiola-Urkiolamendi (1009 m)-Pol pol iturria