Saldrapo-Otzarretako Pagadia-Atxuri (936 m)-Saldrapo


 

Otzarretako Pagadia


IBILBIDEA:

Hasiera eta amaiera: Saldrapo

Ibilbidea: Joan eta etorri

Luzera: 10,5 km

Desnibela: 380 m

Denbora: 2 ordu eta 45 minutu

Zailtasuna: Erreza


 Ibilbide hau egiteko, Saldrapora joan behar gara. Barazarreko portua igon eta portuko goikaldean gaudenean, bertan kartela ikusiko dugu (Barazar 606 m) eta hortik, eskumatara joko dugu. Errepide berdinetik zuzen-zuzen joaten, Saldrapoko aparkalekura helduko gara.

Kotxez Saldrapora heltzeko; Bilbotik 48 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 22 minutura eta Gasteizetik 35 minutura.

 

Saldrapoko landak

Ibilbidea, Saldrapoko aparkalekuan hasiko dugu, bi bide ditugunez; ezkerrekoarekin hartuko dugu gero  eskumakotik bueltatuko garelako. Bide hori hartuz 1,5 kilometrora, desbideratze bat izango dugu eta guk bidearekin zuzen jarraituko dugu. Bide horrek, txabola batera eramango gaitu baina txabolako ate ondoan, heziekin landara eramateko egurrezko paso bat izango dugu eta landatik jarraitiko dugu.

 

Bidea jarraitu behar dugun landa, atzean Gorbeia (1482 m)

Landa hori pasatu behar dugu, bidea ondo markatuta dago lurrarekin eta honek beste harrizko bide batera eramango gaitu, Otzarretako Pagadira heltzeko. Harrizko bidera heltzen garenean, eskumatara joko dugu eta 500 metrotan, Otzarretako Pagadiaren aparkalekua ikusiko dugu eta handik 20 metrotara, pagadia.



Otzarretako pagadia 

Pagadia ikusi eta gero bide berdinetik buelta emango dugu eta berriz, landara joko dugu txabolara heldu arte. Txabolatik lehen heldu garen desbideratzera heldu eta orain, ezkerrerantz joko dugu. Bide hau hartu dugunean eta 2 kilometrora, beste desbideratze batekin topatuko gara eta eskerretarantz joko dugu Atxurira joateko. (Kurba batean dago desbideratzea).

Saldrapoko landak, urrunean Anboto

Atxurira joateko bidea hartuta daukagunean, errekatxo bat pasatuko dugu eta bideari ekingo diogu. Lehenengo metrotan, bidea zelaia izango da eta beste desbideratze batera helduko gara, (Y moduko bat). Bertan, ezkerreko bidea hartuko dugu eta aldapa igotzen hasiko gara.

 

Aldapa igon eta gero gezi bat ikusiko dugu non Atxurirantza joateko bidea jarriko duen eta hortik jarraituko dugu. Beste aldapa gogorrago bat igoko dugu non piñudi eta kereispe asko egongo den. 

Gezi horretatik 1 kilometrora, Atxuriko pasora helduko gara. 

Egun horretan eguraldi eguzkitsua egin zuenez, ez zegoen arazorik paso hura pasatzeko baina kontu handiz ibili behar da harriak irristatzen dutelako eta eguraldi txarra egiten badu, hobe da ez pasatzea.

 


Atxuriko pasoa (936 m)

Paso horretatik pasatu eta bidearekin jarraituko dugu, pasoa eta gero berriz ere aldapa bat izango dugu eta Atxuriko pasoaren goikaldera helduko gara. Bertatik, itzelezko ikuspegia izango dugu.

 

Atxuriko pasoaren gainean gezia, (Arralde ezkerretara eta Aldamiñape eskumatara)

 

Gorbeia mendia (1482 m) eta Aldamin (1373 m)

 

Atxuriko pasotik ikusten dren ikuspegia

Saldropora jesiteko, igon dugun bide berdinetik joango gara. Lehen pasatu dugun erreka berri ere pasatu eta lehengo desbideratzera helduko gara eta zuzen jarraituko dugu aparkalekura heldu arte.

Aparkalekura heltzean, bazkaltzeko janaria ekarri badozue oso gomendagarria da bertan jatea. Mahaiak daudelako eta familiarekin barbakoa egiteko leku paregabea delako. 

 Asko gomendatzen dizuet ibilbide hau, umeekin egiteko oso paregabea delako eta gainera pasiaia itzela eta zoragarria delako.

 














 

Comentarios

Entradas populares de este blog

ABENDUKO PORTADA

Urriako pordada

Urkiola-Urkiolamendi (1009 m)-Pol pol iturria