Ubide-Arimekorta

 

Paisai txuri-txuria

 

IBILBIDEA:


 

Hasiera eta amaiera: Ubide

Ibilbidea: Joan eta etorri

Luzera: 16 kilometro

Denbora: 4 ordu

Zailtasuna: Erreza


Ibilbide hau egiteko, Ubide herrira joan behar gara. Herri hau, Bizkaia eta Araba probintzien arteko mugan kokatzen dugu. Ubidera heltzeko; Bizkaia aldetik, Barazarreko mendatea (606 metro) igo beharko dugu eta Araba aldetik bagoaz, Legutio herritik joan beharko gara.

Kotxez Ubidera heltzeko; Bilbotik 42 minutura, Donostiatik 1 ordu eta 14 minutura eta Gasteizetik 25 minutura daukagu.

 Ubide

Herrian bertan kotxea utziko dugu eta ibilbideari ekingo diogu. Bidea hasten den lekuan, gezi batzuk ikusiko ditugu non leku desberdinetara joan daitekeen; Orozko, Barazar.. Guk Arimekorta eta Gorbeiagane jartzen duen geziari jarraituko diogu.


Ibilbideari ekingo diogu. Bidea, oso erreza da ia denbora guztian zuzen-zuzen zoan, azkenengo zatia izan ezik aldapa dagoela baina erraz igotzen da.

2 kilometro egindakoan, aparkaleku batera helduko gara. Eztakit aparkaleku hortara kotxez joan ahal den baina herritik hastea hobeto izango da, bidea lasaia delako. 


Aparkalekua


Gorbeia Parke Naturaleko ibilbideen mapa

Ibilbidearekin jarraituko dugu, zuhaitzen eta piñudien artetik pasatuko gara eta lehenengo aldaparekin topatuko gara. Ez da oso gogorra izango baina igotzean, paisai ederrak eta mendiak ikusten hasiko gara.

 

Lehenengo aldapa


Paisaia elurtuta

Lehenenego aldapa igotzean eta kilometro batera ezkerretara, pagadi polit bat ikusiko dugu errekaren beste aldean.

Momentu honetan, elurra mara-mara hasi zen eta argazkian bidea zuri ikusten da.

Bidearen ezkerraldean ikusten den pagadia elurtuta.

Pagadiari argazki batzuk atera eta gero, bideari ekingo diogu. Kilometro batzuk eginda, azkenengo zatian sartuko gara eta Arimekortara heltzeko azken aldapa igo beharko dugu. 

Aldapa igotzeko ez da oso zaila eta gehiena, harria izango da. Ia denbora osoan, piñudien artetik joango gara eta segun zein erritmoan zoazten, 30-40 minutu behar dira Arimekortako landetara heltzeko.







 Azkenengoko aldapa igotzean, paisaiari ateratako argazkiak. Zuhaitzen adarrak elurtuta, piñuak zuri-zuri...

Azkenengo aldapa igonda, Arimekortako landetara helduko gara. Abenduaren 25ean negu giroko eguraldia egiten zuenez; elurra mara-mara, behe lainoa zegoenez eta giro oso hotza egiten zuenez, Arimekortaraino heldu ginen. Baina bertatik beste ibilbide gehiago daude egiteko; Gorbeiaganera, Atxuriko pasora, Aldamiñapera eta Gorbeieko kurutzera joateko aukera daukazue. 

Hemen usten dizuet Arimekortako landetako argazkiak.







 Arimekortako landetan bueltatxo bat eman eta Ubidera berriz ere joko dugu. Bide berdinetik bajatuko gara, herrira heldu arte.

Ibilbide hau, umeekin egiteko oso erraza da. Gorbeiera igotzeko, Araba aldetik eta Bizkaia aldetik hainbat ibilbide daude. Niretzat ibilbide hau errazena da, ia ibilbide osoa zelaia delako.

Disfrutatu ibilbidearekin eta mendiaz gozatu!


 






Comentarios

Entradas populares de este blog

ABENDUKO PORTADA

Urriako pordada

Urkiola-Urkiolamendi (1009 m)-Pol pol iturria