Andoin-Toberiako ur-jauziak-Legaireko landak-Menhir-ak-Andoin
Toberiako ur-jauziak
IBILBIDEA:
Ibilbidea: Joan eta etorri
Luzera: 8 km
Denbora: 4 ordu (atsedenak eginda)
Zailtasuna: Erreza
Ibilbide hau egiteko; Andoain herrira joan behar gara, Agurain ondotik pasatu (A-1) autobiatik eta kilometro batzutara eskumatara, Andoin herrira joateko seinalea ikusiko duzue.
Bertara kotxez heltzeko; Bilbotik 1 ordu eta 3 minutura (Altubetik), Donostiatik 1 ordura eta Gasteizetik 31 minutura daukagu.
Andoin herrira heltzean, plazan bertan kotxea utziko dugu eta ibilbideari ekingo diogu. Plazan ibilbidea hasteko gezi informatiboak ikusiko ditugu.
Bertan ibilbidea hasiko dugu eta lehenengo kilometroa, harrizko eta lupetzezko bidea izango da, lehenengo bidegurutzera heldu baino lehen.
Bidegurutzera heltzean; eskumatara Legairera joateko bidea izango dugu eta ezkerretara Toberiako ur-jauzietara joateko bidea izango dugu.
Guk, ur-jauzietara joateko bidea hartuko dugu.
Ibilbidearekin jarraituko dugu eta metro gutxitan, ur-jauzietara helduko gara. Bidearekin jarraituz mendian gora, ur-jauzi ezberdinak ikusiko ditugu.
Hemen izten dizuet ur-jauzien argazki batzuk;
Toberiako ur-jauziak
Ur-jauziekin disfrutatu eta gero, Legairera joateko bidea hartuko dugu. Ez gara berriz ere bidegurutzera joan beharko. Ur-jauziak atzean utziz mendian gora jarraituko dugu.
Kontuz ibili behar da, harri soltuak daudelako. Bidea oso aldapatsua da eta makila edo bastoia eramatea gomendatzen dizuet.
Pertsona altuak garenok hainbat momentutan makurtu behar gara, adibide on bat emanez, harrien arteko pasabide hau.
Pasabidea pasatu eta gero bidearekin jarraituz, landa batera helduko gara eta bertatik inguruaren paronamika ateratzeko aukera izango dugu.
Ikuspegi itzelaz disfrutatu eta gero Legairera heltzeko kilometro gutxi faltata, bidearekin jarraituko dugu.
Legairera heldu baino lehenago, bidearen eskuin aldean iturri bat ikusiko dugu.
Legairera heltzean bertan atseden txiki bat hartu eta gezi informatiboak ikusiko ditugu.
Bidearekin jarraituz, Legaireko landetara helduko gara eta bertatik, ibilbide desberdinak egiteko aukera izango dugu; mendi gailurrak, Urbasara joateko, Menhir-ak eta Trikuharriak ikusteko...
Landetan Menhir-ak eta Trikuharriak ikusteko aukera daukagu. Guk hiru desberdin ikusi genituen.
Hauek ikusi eta gero, berriz ere buelta emango dugu. Legaireko aparkalekura heldu eta ez dugu lehengo bidea hartuko. Beste bide batetik bajatuko gara Andoin herrira heltzeko.
Harrizko bidea hartuko dugu, lehengo iturria atzean utziz eta erromatar kaltzadan behera joko dugu.
Mendian behera joanda, bidearen alde batera bigarren iturri bat ikusiko dugu. Beherantza bagoaz, gure ezkerraldean izango dugu.
Beherago bagoaz, minutu gutxitan lehengo bidegurutzera helduko gara; ur-jauzietara edo Legairera joateko. Guk zuzen jarraituko dugu Andoin herrira heldu arte.
Bidegurutzeko gezia
Lehengo bide berdina jarraitu eta azken kilometroa egindakoan, Andoin herrira helduko gara.
Ibilbide hau egitea asko gomendatzen dizuet; bai familian egiteko eta bai lagunekin egiteko, naturaz gozatzeko eta ur-jauziekin disfrutatzeko.
Ibilbide honekin disfrutatu eta mendiaz gozatu!
Comentarios
Publicar un comentario