Entradas

Andoin-Toberiako ur-jauziak-Legaireko landak-Menhir-ak-Andoin

Imagen
Toberiako ur-jauziak  IBILBIDEA: Hasiera eta amaiera: Andoin herria (Araba) Ibilbidea: Joan eta etorri Luzera: 8 km Denbora: 4 ordu (atsedenak eginda) Zailtasuna: Erreza Ibilbide hau egiteko; Andoain herrira joan behar gara, Agurain ondotik pasatu (A-1) autobiatik eta kilometro batzutara eskumatara, Andoin herrira joateko seinalea ikusiko duzue.  Bertara kotxez heltzeko; Bilbotik 1 ordu eta 3 minutura (Altubetik), Donostiatik 1 ordura eta Gasteizetik 31 minutura daukagu. Andoin herrira heltzean, plazan bertan kotxea utziko dugu eta ibilbideari ekingo diogu. Plazan ibilbidea hasteko gezi informatiboak ikusiko ditugu. Bertan ibilbidea hasiko dugu eta lehenengo kilometroa, harrizko eta lupetzezko bidea izango da, lehenengo bidegurutzera heldu baino lehen. Basoan bete-betean sartuko gara, naturaz gozatuz. Bidegurutzera heltzean; eskumatara Legairera joateko bidea izango dugu eta ezkerretara Toberiako ur-jauzie...

Urkiola-Urkiolamendi (1009 m)-Pol pol iturria

Imagen
  Anboto (1331 m), Urkiolamenditik  IBILBIDEA: Hasiera eta amaiera: Urkiolako santutegia Ibilbidea: Joan  Luzera: 3 km gutxi gora behera Denbora: 1 ordu eta 30 minutu (atsedenak eginda) Zailtasuna: Erreza Ibilbide hau egiteko; bai Durangotik, bai Otxandiotik joan gintezke (BI-623). Bertara kotxez heltzeko; Bilbotik 52 minutura, Gasteizetik 33 minutura eta Donostiatik 1 ordu eta 24 minutura daukagu. Urkiolako aparkalekura helduko gara, bertan kotxea utzi eta ibilbideari ekingo diogu. Anbotora joateko bidea hartu eta Urkiolako Santutegia atzean utziko dugu.  Urkiolamendira joateko, Urkiolako Santutegiaren atzean dauden aparkalekuetatik azkenengoan, hezien artean dagoen sarbide batetik pasatuko gara eta Urkiolamendira joateko zuzen-zuzen jarraituko dugu.  2 kilometroko igoera izango da Urkiolamendira heltzeko.  Urkiolamendira igotzen. Argazkiaren erdialdean, Anboto (1331 m). Urkiolamendira heldu baino lehenago ateratako argazkiak.  Giro zoragarria eta egu...